ZOOM!

Agur bero bat ZOOMetik, Berdinsarearen komunikazio-kate berria, aurtengo azaroaren 25eko kanpainaren ataria izango dena. Bertan zintzilikatzen joango gara kanpainaren inguruko informazio guztia.

cabecera3

Nola funtzionatuko dugu aurten?

Osoko bilkuran adostu bezala, puntu lila berrartuko dugu.
Eta bilera teknikoan adostu genuen bezala, Funky Projects taldearekin jarri gara lanean hasieratik. Horrela, zer eta nola landuko dugun definituko dugu et

a pu

ntu lilaren garapena sustatuko dugu, emakumeenganako indarkeria salatzeko sinbolo bezala.

Ze gai landuko dugu aurtengo kanpainan?
2007an gazteekin hasitako lana berrartzea erabaki dugu, arrazoi hauengatik:
1. Orain dela gutxi egindako azterketen arabera, gai honetan egoera nahiko negatiboa da. Gertakari, aurreiritzi eta portaeren tasa nahiko altua da eta bikote harremanetan ez da arriskua identifikatzen.
2. Gazteekin lan eginez, etorkizuneko arazoei aurrea hartzen zaie.
3. Baliabideak errealitatera egokitzen jakin behar dugu.
4. Berdinsarean gai hau jorratzen ari gara. Horretarako, udaletarako gida bat prestatzen ari gara, indarkerian oinarritutako ezkongai-harremanak saihesteko.
5. EUDELek eta Emakundek sektore horretan egin beharreko lana indartu nahi dute.

DEIALDIA!
Aurten ere udal desberdinetako 8 pertsonako lan-talde bat osatu dugu, azaroaren 25era begira. Behaketa eta ikerketa prozesu batekin hasiko gara eta informazioa blog honetara igotzen joango gara.
Ikerketa batekin hasiko dugu gure lana, kaleko jendearekin. Esperientziaren faktorea gehituko diogu gure prozesuari. Izan ere, gazteak izango dira kanpainaren definizioan lagunduko digutenak eta haiek esango digute zein mezu jaso nahi duten eta nola.

KANPAINA

Martxan jarriko dugun kanpaina 16-18 urte bitarteko neska mutilei zuzendua egongo da. Adin honetan, maitasuna, erlazioa, sexualitatea… azaleratzen bait dira.
Hortarako, gazteak mugitzen diren inguru desberdinak identifikatu ditugu, beraiengana hurbildu eta beraien beharrizanak, nahiak, eskaerak aztertzeko asmotan. Hauexek dira inguruneak:
-    Ikasleak
-    Langileak
-    Lagun taldeak
-    Kirolariak
-    Antolatutako gazteak: gazte zentruak, gazte asanbladak, emakume taldeak…
-    Gazte sortzaileak: musikagileak, artistak, grafiteroak, etab.
-    Teknologia berrietan aritzen direnak: bloggerrak, messenger, tuenti…
-    Kultura desberdinetako gazteak
-    Erlijio desberdinetako gazteak
-    Etorkinak
-    Sexu-orientazio desberdinetako gazteak
-    Minusbaliotasunen bat duten gazteak
-    Etab.
Jada ikerketa martxan dago! Eta pixkanaka-pixkanaka informazioa hemen eskegitzen joango gara!
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ!

Berdinsarea
Bilbo
Ermua
Gernika
Getxo
Gordexola
Ondarroa
Tolosa
Uribe Kosta
Urola Garaia

2 Comments Add Yours ↓

The upper is the most recent comment

  1. 1

    Mila esker por manteneros informadas Mireia. Tiene muy buena pinta todo lo que estáis montando. La idea del zoom me parece genial y eso de hacer manualidades, me encanta, qué envidia ;-)
    También me parece una oportunidad genial para contactar con jóvenes del municipio…seguro que finalmente logramos una campaña potente ánimo!!Maite

  2. 2

    Eskerrik asko Maite y ya sabes, si te apetece participar en la mini-investigación, no tienes más que decirlo.
    Ondo izan,
    Mireia



Your Comment

You must be logged into post a comment.