Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea.

Berdintasunaren aldeko 69 udalerrik osatutako Berdinsarean adostasunez egindako lana sustatzen dugu. Urtero, gero eta atxikimendu gehiago ditu sareak. 2018an Aiara/Ayala, Zigoitia, Zuia eta Bergara eta 2017an Urduña, Andoain eta Larrabetzu atxiki direnez, Berdinsarearen estaldura Euskadiko biztanleen %78 baino gehiagora iristien da gaur egun.

Sarearen helburua da berdintasunaren alde eta emakumeenganako indakeriaren aurka tokiko gobernuetatik kudeatutako programa eta zerbitzuak bultzatu, indartu, koordinatu eta ebaluatzea.

BERDINSAREAren bidez egindako sareko lanaren bitartez, tokiko erantzunaren eraginkortasuna hobetu nahi da arlo honetan, eta halaber, lotura lanak egin nahi dira tokiko erakundeen eta udalez gaindiko beste erakundeen artean.

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies