EUDELek laguntza-proiektu bat jarri du martxan berdintasun eremuan udal ordenantzak egin eta ezartzeko. Horretan 6 udalek eta 2 mankomunitatek hartu dute parte eta horri esker Erakundearen parte diren gainerako udalei esperientzia honen berri emateko aukera egongo da.

Helburua erakunde parte hartzaileei proposatutako prozesu metodologiko osoan zuzenbide eta genero arloko gaietan laguntza ematea da, posta elektronikoz edo telefonoz. Horrela, horietariko bakoitzak bere udal ordenantza egiterakoan ahalik eta gehien aurrera egin dezaten.

Prozesu honi esker esperientziak jasoko dira eta ondoren, EUDELen gainerako udalentzako gida gisa balio izango duen metodologia zehazteko aukera egongo da.

Eudelek 2011n egindako “Gida EAEko gizon eta emakumeen arteko Berdintasun esparruko ordenantza” dokumentua, www.eudel.eus webgunean dagoen tresna erabilgarria da.

Categories: Ekintzak

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies